XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bailarako diru-aurreraturik gehiena Aurrezki Kutxatara doa: %52,8; zati txikia gelditzen da, beraz, Banku eta aziotarako: %11,3.

Konportamolde hau, familia bakoitzak duen diru-sarrera mailarekin zuzenean dago loturik.

Horiek horrela, hona zer egiaztatzen ahal dugun: - bere famili diru-aurreratua inori ere gordekizun ez diola ematen esaten dutenetarik %23,6, beren irabazitan bailarako bataz bestekora iristen ez diren familietarik da; - bailarako Aurrezki kutxatan gordekizun ematen denetik %32,6, diru-aurreratzaile koxkorretarik dator, beren urteko diru-sarrera bailarako bataz bestekoaren beheti dutenetarik; - aitzitik, eta horren ondorioz, famili molde horrek ezer gutxi ezartzen du Banku, azio eta bestetan (bere diru-aurreratutik %2,1).

Banku gordekizunei dagokien gaineratiko %9,2a, beren sarrera bailarako bataz bestekoaren gaindi duten familiena da.

Beste behin, sozio-profesional kategoriaka eginiko analisiak, informazio osagarri bat dakarkigu, eta txit baliotsua alde honetatik.

Argitasun handiagoren mesedetan, Goiherriko familien konportamolde aurreratzailearen berezitasunik bizienak gaineratuko ditugu hemen, eta nor bere sozial mailaren arabera harturik: - sarrera mailadiaren behereneko mailatan (eskulangile, laborari eta ihardungabe) famili sail handia da, diru-aurreratua gordekizun inon ere ezartzen ez duena: famili laborarietarik %32,7tik, langile kualifikatuetarik %42,1etaraino.

Badu honek, inondik ere, bere zerikusia, talde hori bailarako, diru-sarrera txikienekoa izatearekin.

Zeren aurrerakuntzarako ahalbiderik txikiena bait du.

Gerta daiteke ere, inoiz, mentalitate eutsi edo kontserbadorearen ispilu izatea jokabide hori.

Langile kualifikatuen artean, esate baterako; talde horretan hobekienik datozenak izan arren, atzerakoienak; bait dira bailarako finantzetxetan aurrerakuntza eragiketarik egiteko orduan.

- beste muturrean gauza aski arraroa lehen sozial mailako direnen konportamoldea dator: %16k edo, ez du ematen gordekizun bere diru-aurreratua.

Bestalde, ordea, maila honek ematen du diru-aurreraturik handiena (%42) inbertsiotarako, azio erosketarako, e.a.

Sozio-profesional kategoria guztietarik bakarra da, bere aurrerakuntzatik proportziorik handiena Aurrezki Kutxatara eta Langile Kutxara ematen ez duena.

Bailaran diren Aurrezki Kutxa zehar bideratzen den famili diru-aurreratua, honela egiten da: (...).